Uda bukatu da, lanera bueltan!

Uda bukatu da, lanera bueltan!

Egunoff, kkzale maiteok. Bai bai, zurrumurruak egia omen dira: abuztua amaitzear dago eta berarekin batera udako hondartzetako giro paregabeak… Ez-entzungo zenutenez, KKinzona irratian mantenu lanak egin ditugu hil hauetan eta hori dela eta, oraindik ere emisioa geldirik dago, itzalita. Hala ere, aste honetan edo hurrengoan jada ikasturte berriari ekiteko moduan izango gara, hainbat berrikuntzekin gainera. Zu ere berrikuntza horietako bat izan zaitezke, eta betidanik (edo atzotik) buruan irratsaio bat egiteko gogoa izan baduzu, orain da zure aukera, KKinzonak ateak irekita baititu parte hartu nahi duen ororentzat. Irratiko kideok behar den laguntza guztia eskainiko dugu hasieran eta askatasun osoa izango duzue zuen saioan nahi duzuenaz hitz egiteko. Zer gehiago eska daiteke!
Datozen egunetan informazioa osatzen jongo gara… adi!!!

00:00
00:00
Empty Playlist