3 goierritar kartzelaratze arriskuan

2017ko martxoak 11 (Iruñea)

  • «Errepresioaren aurrean autodefentsa» lemapean burututako manifestazioan Oreretako 4 gazte atxilotu zituzten.
  • Iruñean hasi zen epaiketa, baina Madrilera bidali zuen kasua epaileak.
  • Auzitegi Nazionaleko Lamela epaileak Oreretako 4 gazte horietatik 3 espetxera bidali zituen (bestea adin txikikoa zen).
  • Altsasuko kasuan bezala, Lamela epaileak terrorismo zantzuak antzeman zituen.

2017ko urria

  • Martxoak 11ko manifatik 8 hilabetera, beste 16 gazteri (tartean 3 goierritar) Auzitegi Nazionalean deklaratzeko abisua iritsi zitzaien. Batzuei 2 egun lehenago iritsi zitzaien epailearen zitazioa.

2017ko urriak 30

  • 12 gazte epailearen aurretik pasa ondoren, aske geratu ziren, epaiketaren zain.

2017ko azaroak 7

  • Kartzelan zeuden Oreretako 3 gazteak aske geratu ziren, neurri prebentiboekin.

 

Fiskaltzaren eskaera: 6-12 urte bitarteko kartzela zigorra terrorismoa egotzita!

00:00
00:00
Empty Playlist