GAUR EGUR – Lesbosera Iakesekin
Urteko azken irratsaiorako, zerbait berezia egin nahi izan dugu eta aspaldiko laguna den Iakes urretxuarra gonbidatu dugu irratira. Udan Zaporeak elkartearekin Lesbosen egon zen otorduak ematen. Elkarrizketaren amaieran Zaporeaken Zumarraga-Urretxuko sukurtsala antolatzeko deia egin digu Iakes-ek, janari bilketak eta gauza gehiago antolatzeko. Interesa duzuenok idatzi KKinzonako posta elektronikora (info@kkinzona.eus)