ANTXOEN BERTSOA (103) – bertsoaren xendan itzulinguruka

ANTXOEN BERTSOA (103) – bertsoaren xendan itzulinguruka

Hara eta hona gabiltz, bertso xerkan Euskal Herriko mapan zehar.
Baga, bertso kantuan hasi dugu ANTXOEN BERTSOA irratsaio kitzikagarriena.
Biga, Inpernuko IV. bertso afaria hizpide izan dugu eta bertso batzuk entzun ditugu. Hurrengo programan saioko bertsoaldi batzuk izango dituzue entzungai eta luze eta zabal arituko gara Inpernuko kontuez. Beraz adi!
Higa, Puntaren Punttan, puntu erantzun atal mundiala! Unai Bengoetxea txandriotarrak abestu du fin fin eta jarraipena eman dio kateari. Beajondeikela Unai! Hurrengo astean hirugarren protagonista. Zein ote??
Laga, Arabako Kuadrillartekoa eta Nafarroako Bardoak taldekako txapelketei buruz aritu gara.
Boga, 7katu Bilboko gaztetxean, otsailaren 2an ospatu zen bertso jaialditik aukeraketa egin eta hainbat bertsoaldi entzun ditugu.
Sega, KKinZonako bertso plaza irekita asteartero 18:00tan.
glu glu glu glu…

00:00
00:00
Empty Playlist