ANTXOEN BERTSOA (100) – Bat-batean… zeatik ezpa?

ANTXOEN BERTSOA (100) – Bat-batean… zeatik ezpa?

Zifra borobila da 100 eta bertso asko sartzen dira 150 ordu inguruan.
ANTXOEN BERTSOAri errepasoa eman diogu 2016 urtetik hasita eta nostalgiaz blai hainbat kantu eta kontu berritu ditugu: Martxoan Bertsoa, Habana Ta Punto, Eitzan Aitzen, Bertso Bihotz…
Dena den, hau ez da amaitu eta KKinZonako bertso plaza izaten jarraitzeko asmoa dugu.
100. irratsaioa berezia izaki, Edith Piaf berberak ere zorion bertso bat abestu digu eta proposamen berri bat ere plazaratu digu.
Hitzak hitz, lotsak lotsa eta amildegiak amildegi; bertso gilda osatzeko bi esatariok ere bat-batean bertsotan aritu gara.
Hurrengo asterarte!
glu glu glu glu…

00:00
00:00
Empty Playlist