Spelterini + Rastrejo urriaren 3an

Spelterini + Rastrejo urriaren 3an


Datorren ostegunean kontzertua Eltzekondo kolektiboaren eskutik:

SPELTERINI Nantesetik datorkigun taldea da, Papier Tigre eta Chausse-Trappe bezalako taldeetan aritutako jendearekin osatua. Maria Spelterini funanbulistaren omenez hautatu dute izena, beti mugan eta tentsioarekin jolasean aritzen baitira. This Heat, Swans edo Eliane Radigue bezalako taldeak aipatzen dituzten beraien musika deskribatzerakoan.

RASTREJO José Guerrero lagun zaharraren bakarkako proiektua da. Cuello, Betunizer, Chaval eta Jupiter Lion izan ditugu jada gurean, beraz, badakizue zer espero: kalitatea bermatuta dago. Oraingoan elektronikari ekin dio, bere proiektu pertsonalena den honetan. Arrotza da musika, baina gertukoa hein berean.

Kontzertua 19:00tan izango da, borondate truke!

Entzun:

https://rastrejo.bandcamp.com

00:00
00:00
Empty Playlist