Mikel Laboaren omenezko diskaren aurkezpena

Mikel Laboaren omenezko diskaren aurkezpena

Datorren ostiralean, irailen 13an KKinzonaren “edizioak” sailak diska bat aurkeztuko du Urretxu-Zumarragako Gaztetxean. Pasa den urteko abenduaren 1ean, Mikel Laboaren heriotzaren urtemugan, Urretxu-Zumarragako zenbait taldek eta bakarlarik Laboaren kanta bana prestatu eta zuzeneko ederra eskaini zuten Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Kontzertu haren audioa jasota geratu zen eta ilabete luzeak behar izan diztuzten arren, talde bakoitzak bere soinuaren nahasketa eginda, KKinzona irratiak 13 kantaz osatutako diska kaleratuko du. Mikel Laboak utzitako altxorrei gorazarre egiteko asmoz, Urretxu-Zumarragako talde eta bakarlariak auspotzeko intentzio. “Mikel Laboa – Urretxu-Zumarragako zenbait lagunen omenaldi xumea”.

Beraz, zita irailaren 13an ostiralez izango da. Gaueko 22:00etan egingo da aurkezpena, diska entzunaldia eta ondoren MKT talde Zarauztarra ikus-entzun ahal izango da. Badirudi MKT-ren azkenetariko kontzertua izango dela, galdu ezinezko zita beraz!

Hemen duzue diskaren aurrerapen kanta:

UXUE TA TRIKU – Martxa baten lehen notak

Uxue ta Triku

Martxa baten lehen notak
Musikariak: Uxue Kerejeta (trikitixa eta ahotsa) eta Itsaso (gitarra)
Zuzeneko Soinua: Arkaitz Carrasco
Nahasketa: Asier Alkorta

 

Yonan

Gure Hitzak
Musikaria: Jon Ander (gitarra eta ahotsa)
Zuzeneko Soinua: Arkaitz
Nahasketa: Asier Alkorta

 

Txost!

Nahiz eta heriotza
Musikariak: Iosu Isaias (gitarra eta ahotsa), Aritz Ormazabal (baxua), Mikel Arriaran (bateria), Jon Murua (tronpeta) eta Paxkal Irigoyen (saxoa)
Zuzeneko Soinua: Arkaitz Carrasco
Nahasketa: Orma

 

ZOL

Oh Pello Pello
Musikariak: Iñigo Sbeltza (ahotsa eta teklatua), Jon Ander (txistua, guitarra eta ahotsa), Julen Etxezarreta (teklatua) 
Zuzeneko Soinua: Arkaitz Carrasco
Nahasketa: Julen Etxezarreta

 

Alter Ego

Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak
Musikariak: Miriam Inza (ahotsa eta gitarra), Iñaki Beruete (gitarra), Aitor Carrasco (bateria) eta Patxi Mujika (baxua)
Zuzeneko Soinua: Arkaitz Carrasco
Nahasketa: Asier Alkorta

 

Hiri Galduak

Liluraren kontra
Musikariak: Josu Calvo (gitarra eta ahotsa) eta Patxi Carrasco (gitarra)
Zuzeneko Soinua: Arkaitz Carrasco
Nahasketa: Alvaro Remacha

Isuo ta Kezman

Isuo ta Kezmanen audio ezin izan zen jaso, Zelai Ariztin egon zirenen gogoan soilik dago grabatua

 

Klak!son

Ama hil zaigu
Musikariak: Mikel Bargiela (ahotsa), Ion Gurutz Biteri (keytar-a), Asier Alkorta (gitarra), Aritz Ormazabal (baxua) eta Asier Alkorta (gitarra)
Zuzeneko Soinua: Arkaitz Carrasco
Nahasketa: Asier Alkorta

 

Veículo Longo

Txoria txori
Musikariak: Txarli Lorenzo (Ahotsa), Jon Ayuso (baxua), Patxi Valor (gitarra), Julen Makazaga (bateria) 
Zuzeneko Soinua: Arkaitz Carrasco
Nahasketa: Aimar Ibarzabal

 

Narrash

Gure bazterrak
Musikariak: Daniel Paternain (ahotsa eta baxua), Manex Mantxola (gitarra), Sidi mohamed ElBouanani (gitarra) eta Jorge Fernandez (bateria)
Estudioan bergrabatua
Nahasketa: Joseba Gutierrez

 

Paxkal Irigoyen

Gazteluak (Fermin Muguruza eta Dut)
Musikaria: Paxkal Irigoyen (gitarra eta ahotsa)
Zuzeneko Soinua: Arkaitz Carrasco
Nahasketa: Asier Alkorta

 

Peru Galbete

Baga Biga Higa
Musikariak: Peru Galbete (ahotsa) eta Paxkal Irigoyen (gitarra)
Zuzeneko Soinua: Arkaitz Carrasco
Nahasketa: Asier Alkorta

 

Samba Dzanga

Não es tu, faculdade de sentir
Musikariak: Jessica Cantero (Ahotsa), Alain Beltza Idiakez (Ahotsa & cavaquinho), Gonzalo Merino (Cavaquinho), Koldo Cadierno (Flauta dulce), Jon Sbeltza (Baxua), Iñaki Noguera Eceolaza (Pandeiro), Mikel Arriaran (Surdo de mano).
Zuzeneko Soinua: Arkaitz Carrasco
Nahasketa: Jon Sbeltza

 

UTE

Ama
Musikariak: Andoni Biain eta Jone Arkauz (txalaparta), Buli Dominguez (alboka), Ion Amondarain (baxua) eta Bingen (Dj)
Zuzeneko Soinua: Arkaitz Carrasco
Nahasketa: Orma

 

Maialen eta Andoni (Aurkezleak)

Argazkiak: Jon Urzalai

00:00
00:00
Empty Playlist