Mikel Laboaren omenezko diskaren aurkezpena
Datorren ostiralean, irailen 13an KKinzonaren “edizioak” sailak diska bat aurkeztuko du Urretxu-Zumarragako Gaztetxean. Pasa den urteko abenduaren 1ean, Mikel Laboaren heriotzaren urtemugan, Urretxu-Zumarragako zenbait taldek eta bakarlarik Laboaren kanta bana prestatu eta zuzeneko ederra eskaini zuten Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Kontzertu haren audioa jasota geratu zen eta ilabete luzeak behar izan diztuzten arren, talde bakoitzak […]