TRIGGER + TXOST! GazteleKUan

TRIGGER + TXOST! GazteleKUan

Txost! eta Trigger taldeak zuzenean ariko dira Zumarraga Urretxuko Gaztetxean datorren astelehenean, uztailaren 29an, atsaldeko 7tatik aurrera. Eguraldi ona badago kontzertua kanpoan izango da.

Trigger
Trigger taldea New Yorkeko Brooklin auzotik dator, Donostiko Jazz jaialdian aritu eta pare bat kontzertu gehiago eskeiniko dituzte Euskal Herrian. Trash metal inprobisatua jorratzen dute eta John Zorn, Marc Ribot, Kenny Wollesen, Ikue Mori, Sylvie Courvoisier eta beste hainbat artistekin aritu izan dira.

Txost!
Txost! Urretxu-Zumarragako musika taldea da. Egile-popa, pop urduria edo afropop bezala deskribatu izan dute laukote honen estiloa. Alaitasuna eta jolasa oinarritzat hartuz kantu bereziak josten dituzte, letra zoroak kantatuz. Esperimentaziorako tarteak uzten dituzte kontzertuetan, eta ikus-entzuleekin gertutasuna bilatzen dute. 2018an argitaratu zuten lehen diska, “Erreferak esperantza”, eta bigarrena prestatzen ari dira.


Mukuru
http://mukuru.eus/

Tigger
https://triggertrigger.bandcamp.com/releases

00:00
00:00
Empty Playlist