MONTAUK zuzenean MusiKUaldian

MONTAUK zuzenean MusiKUaldian

2019-ko azken larubatean izan genuen Montauk talde Gasteiztarra bigarrengoz GazteleKUan. Geruzak diska berria aurkeztera etorri ziren, benetan lan eskerga eta bikaina egin dute lokalean, diska ederra eta borobila lortu baidute. Hona hemen diska hori zuzenean entzuteko aukera. Esan beharra dago Gaztetxeko publiko beteranoena aztoratu xamarra zegoela ondoren Northagirresek joko zuela eta, ondorioz burrunba dexentekoa entzuten da. Gaztetxeko mikrofonoek jaso zutena hoixe da. Hala ere lehenengp lerroan egon ginanok ederki gozatu genuen kontzertuaz, ederra izan baitzen. Aupa Montauk (Araba)!

00:00
00:00
Empty Playlist