HITZEN LIHOA – Asier L.I. / Oro bat
Kaixo letraxale! Aste honetako HITZEN LIHOAn Asier L.I. musikari beasaindarra izan da protagonista. Oro bat (Pottoko Estudioak, 2016) diskako zenbait abesti-hitz entzun-irakurri-aztertu ditugu. Hauxe zerrenda: 1.- Baina. 2.- Aditz trinkoak. 3.- Aldagelak. 4.- Psiko-Soma. 5.- Oheko Aztarna. 6.- Bidaia.