HITZEN LIHOA – denboraldi hasiera
Kaixo KKinZonaxale! Aspaldiko partez bildu gara KKinZona irrati librean eta gogotsu ekin diogu 2018-19 irrati denboraldiari. Irratsaio honetan, ETAren inguruan idatzitako letrak irakurri, aztertu eta entzun ditugu. Horrez gain testu pare bat ere irakurri ditugu. Hauxe zerrenda: Kontraesanak. Anestesia, Erantzun-1995. Xabier Anaia. Imanol Larzabal, Herriak ez du barkatuko-1974. Telesforo Monzon, Txabi Etxebarrieta Kanta. Gure lekukotasuna. […]