Warning: Creating default object from empty value in /homepages/8/d380234990/htdocs/zugazteak/wp-content/plugins/wyde-core/inc/redux-framework/inc/class.redux_filesystem.php on line 29
Barrenkale 11 – #1 Berpizkundea – KKinZona

Barrenkale 11 – #1 Berpizkundea

Kaixo entzule! Itzuli da Barrenkale 11! Kosta zaigu, baina geldiezina da. Maiztasun finkorik gabe, baina KKinzonako uhinetara itzuli da irratsaioa, hilean saio berri batekin gutxienez. Gazte Asanbladako, gaztetxeko eta herriko hainbat kontu izan ditugu mintzagai aurreneko saio honetan: urtarrilak emandakoaren errepasoa, datozen ekintzak eta jolas zoro bat! Hori guztia soinu-banda bikain baten laguntzarekin: gaurkoan The Room maisulanarena, hain zuzen ere. Gozatu gaurkoaz eta egon lasai, laster itzuliko gara eta!

00:00
00:00
Empty Playlist