Beasain eta Lazkao giza kate batek elkartuko ditu igandean. Ehunka herritar eskutik emanda “Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu!” leloaren bueltan jarri nahi ditu Goierriko Gure Esku Dagok. Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera ekimenari. Ordizitik lekuko bat irtengo da Beasain aldera, eta Lazkaotik beste bat —lekukoetako bat Beasaingo alkateak eramango du—, mezu banarekin. 13:00etan Beasaingo plazan irakurriko dituzte mezuak, amaiera ekitaldian.