Udazkeneko musika zikloa, Goiargiren eskutik

Igande honetan abiaraziko du Urretxuko eta Zumarragako Goiargi abesbatzak Udazkeneko XXXII. Musika Zikloa Urretxun. Laukote bat entzuteko aukera emango dute, Urriaren 22an 19:00etan Urretxuko San Martin de Tours elizan. Japonia, Bilbo, Uruguay eta Bartzelonako kide banak osatzen dute taldea eta sarrera doakoa da. F. Mendelssohn-en, Astor Piazzolaren eta J. Brahms-en piezak eskainiko dituzte.

Urriaren 22an octubre, CUARTETO DEL PINO

–      Fumika Yamamura (violín)

–      Gabriel Bussi (violín)

–      Elena Escalza (violoncello)

–      Laia Masramon (piano)

 

Musikarien inguruko informazioa

Laia Masramon pianojolea 6 urte zituela hasi zen musikan, M. Noguera bere amonarekin. Lehen emanaldia 11 urterekin eskaini zuen. 15 urte zituela Lawrence Fosterrek aukeratu zuen bakarlari gisa jotzeko Bartzelonako Orkestra Sinfonikoarekin eta Kataluniako Nazionalarekin (OBC), eta 17 urterekin Bartzelonako Musika Katalanaren Jauregian debutatu zuen. Ganbarako musika arloan ere oso interesaturik, hainbat talde egonkorretan izan da partaide. 2009az geroztik, Erich Höbarth, Hariolf Schlichtig eta Christoph Richter-ekin osatzen du laukotea. Azken urteotan Laia Masramonek alderdi profesional bikoitza sendotu du, eta kontzertuetako pianojole ibilbideari fortepianojole jarduera gehitu dio, hainbat garaitako ziklo espezializatuetako jatorrizko tresnekin arituz. 2006az geroztik, kontzertuetako ibilbidearekin batera irakasle jardunean dabil Madrilen, Katarina Gurska Goi Mailako Zentroan Interpretazio Bakarlariko Masterraren Pianoko irakasle gisa. Horrez gain, pianoko hobekuntza ikastaroak eta ganbara musikako masterklaseak ematen ditu Katalunia, Valentzia, Kolonbia eta Tunezeko
kontserbatorioetan.

Fumika Yamamura japoniarra talde honetako biolin-jotzaileetako bat dugu. Tokion, Alemanian eta Estatu Batuetan egin zituen ikasketak. Hainbat lehiaketatan saritua izan da eta masterclasse zenbaitetan parte hartu izan du. 2003an, Bartzelonako Orkestra Sinfonikoaren bakarlariaren laguntzaile izan zen, eta gaur egun Galiziako Orkestra Sinfonikoaren bigarren biolinetan printzipala da. Bere sorterriko orkestra sinfonikoetan ere laguntzen du, hala nola Tokyo Symphony Orchestran, Tokyo Metropolitan Symphony Orchestran eta Tokyo Philharmonic Orchestran.

Taldeko hirugarren kidea Elena Escalza biolontxelo-jotzaile bilbotarra dugu. Bere jaioterriko kontserbatorioan hasi zuen formazioa, ohorezko sariak lortuz; gero, Alemanian, Parisen eta Alcalá de Henaresen jarraitu zuen. Nazio mailako eta nazioarteko hainbat lehiaketatan lortu ditu sariak; biolontxelo-jotzaile bakarlari izan da Alemaniako Südwestdeutsche Philharmonie Konstanz-en eta Utopia Ensemblen. Era berean irakasle da Musikeneko (Euskadiko Musika-Kontserbatorio Nagusia) Hari-Laukoteko ikasgaian eta Orkestra Errepertorioan, eta normalean Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta Bilboko Orkestra Sinfonikoan parte hartzen du.

Gabriel Bussi uruguaitarrak (biolina eta biola) osatzen du Del Pino laukotea; Berlingo Hanns Eisler musika kontserbatorioan egin zituen biolin, konposizio eta kontrapuntu ikasketak. Interpretazio eta konposizioko hainbat lehiaketatan saritua izan da, eta orkestrako musikalari gisa nazioarteko zenbait taldetan nabarmendu da. Hamarkada batean zehar biolista izan zen Artemis Ensemblen, eta errepertorio zabala izan du hari-laukotean eta hainbat boskote eta seikotetan. Gaur egun biolinista irakasle da Galiziako Orkestra Sinfonikoan eta, gainera, biolista Schubert Hari-Laukotean.

00:00
00:00
Empty Playlist