Internazionalismoak historikoki garrantzi handia izan du Euskal Herrian eta oraindik ere badu eta izango du, jazarpen politiko eta polizialak fruiturik eman ez dutela kontuan izanda.
Guk, gurean, beste herriekiko konpromisoari ere garrantzia eman izan diogu azken urteetan eta aurten ere jardunaldi batzuk antolatzea erabaki dugu. Hi hitzaldi antolatu ditugu Askapenak antolatzen dituen brigadak aurkeztu eta hiru errealitate desberdin eta garrantzia handiko herrian plazaratzeko. Hitzaldiak honakoak izango dira:
OTSAILAK 28: PALESTINA JON MIKEL FERNANDEZEN ESKUTIK
MARTXOAK 12: KURDISTAN SAMARA VELTEREN ESKUTIK
MARTXOAK 17: TTIP EZ! OSKAR MATUTEREN ESKUTIK
Besterik gabe, bertan topo eta topa egingo dugulakoan, GORA EUSKAL HERRIA INTERNAZIONALISTA, ORAIN ETA BETI!