ZAST! Euskarazko antzerki topaketak badatoz!

ZAST! Euskarazko antzerki topaketak badatoz!

 

ZAST

Ostirala 19,  22:01?????????

SKIZOPOZIKS

Aktorea: Markos Gimeno Vesgak (Markus)

SkizopozikS. Errezitaldi hitzperimentala. Poesía esquizolingüe. Zerorajasoa on stage.

2007an abiatu zuen Zerorajasoa proiektua. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, asteleheneroko AZA (palindromo ariketa) erronka planteatuz irakurleei. Ariketa hauekin “131 AZA, Palindromo ariketak” liburua autoekoiztu zuen 2014ean, eta ariketa berri bat proposatzen jarraitzen du astero blogean.

Blogean zein Twitterren bestelako “hitzperimentutan” ere aritu izan da Markus, tartean Eskizoberbak, SkizopozikS errezitaldiaren ardatz direnak. Eskizoberbak hitz-joko bereziak dira, euskaraz eta gaztelaniaz modu homofoniko, eskizoide, eta dibertigarrian jolasten duten “poemak”.

Espektakulu honekin Zerorajasoa blogetik eszenatokira igotzen da, idatzitik irakurtzera, aho-korapilotik kantura.

Leer es iracurrar.

Larunbata 20, 17:02ANDRINA

ANDRINA BASANDRINA (HAURRENTZAKO IPUIN KONTALARIA)

Aktorea: Puy Oses

Andrina, maitagarrien mundutik dator helburu batekin: iratxoen printzesa babestea “maitagarri amandre” titulua lortzeko.
Ez da erronka erraza, Andrinari ikastea ez zaiolako batere gustatzen, nahiago ditu ipuinak eta gainera, printzesa bihurriak beti milaka abenturatan nahasten du.
Andrina eta bere lagunek, maitagarri, iratxo, edabe magiko, sorginkeri eta misterioz betetako mundu zoragarri batean, murgilduko gaituzke.

Ondoren TXOKOLATADA

20:00

ADARRETATIK ZINTZILIK

ADARRETATIK ZINTZILIK

Aktoreak: Ane Zabala eta Galder Perez. GILKITXARO

40 urte gaur egun dituena 1975 urtean jaio zen. 80ko hamarkada bete-betean pairatu zuen. 90ko hamarkadan gaztetu zen. 2000 efektuari aurre egin zion. Jogurta hari batekin lotuta lagunekin berba egiten zuen eta gaur egun sare sozialetan galdu egiten da. 40 urte bete berri duten pertsonaia bi krisian bizi dira. Bikoterik ez, seme alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez… Mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira?”
GILKITXAROk berriz ere komediari eutsiko dio, ikuslegoarengandik gertu, ikuslearekin hausnarketa egin eta, batez ere, barreak partekatzeko asmoz bueltan datoz.

Igandea 21, 17:00Klown ikastaroa

HASIBERRIENTZAKO KLOWN IKASTAROA

Irakaslea:Puy Oses

Nahi duen ororentzako klown ikastaroa, jolas eta ariketa errezekin barnean daramagun pailazoa azaleratzea da kontua. Hortarako gaztelekuan dagoen zerrendan apuntatzea besterik ez duzu egin behar!!!

Antzerki guztiak gaztetxean, euskaraz eta borondatearen truk izango dira!!

00:00
00:00
Empty Playlist