Markelen aldeko jaialdi benefikoa larunbatean

Markelen aldeko jaialdi benefikoa larunbatean

Elkartasun eguna izango da gaztetxe eta gaztetxe inguruan larunbat honetan, Markel Lopez gaztetxoari diruz laguntzeko eguna, hain zuzen ere. 13:00k aldean Ederrena pilotalekuan laguntza txakurren erakustaldia eskainiko da. Txakur hauek Markeli zer nolako laguntza eman diezaieketen erakutsiko da bertan. Txakur berria ere ba omen du Markel gaineran, Izar izenekoa. Goian bego Antxoa zaharra!

Arratsaldeko 5tatik aurrera, ordea, techno musikak hartuko du gaztetxea eta hamaika DJ pasako dira bertatik. Kartelean dituzue euren izenak. Ezagunena beharbada David Meiser da, Urretxutik pasa ondoren Edimburgo eta Buenos Airesera doan musikaria, pentsa. Euretako batzuk herrikoak ere baditugu eta Markel berak ere izango omen du pintxatzeko tartea.

Musikari denak, baita bestelako laguntza eman duten elkarte eta enpresa ugari bolondres gisa datoz, ezer kobratu gabe. Denok gaude Markelen aldeko borroka honetan.

Era berean, lerro hauetatik salatu nahi dugu Urretxuko Udalak izan duen jokabide negargarria eta borondate eza, ezezko jarrera nagusitu baita beste ezeren gainetik, egun honetarako egin zaizkien ia edozein proposamenen aurrean.

12705733_442236245977625_3997253094850684487_n 12592400_1127562017255243_4419626429918813203_n

00:00
00:00
Empty Playlist