Donbass: gerra Europaren bihotzean

Donbass: gerra Europaren bihotzean

Argiak sustatutako proiektua da DONBASS: GERRA EUROPAREN BIHOTZEAN ikus-entzunezkoa. Ibai Trebiño eta Mikel Arregi kazetariek Krimeara eta Donbassera egindako bidaietan jaso dituzten irudi eta bizipenak dokumental moduan jasotzeko crowfounding-a jarri dute martxan. Hemen trailerra:

Urretxu-Zumarragako gaztetxean proiektu honi babesa emate aldera itxulapiko bat eta otar bat jarri genituen. Hala, crowfounding-arentzako ekarpen bat eginez (gutxienekoa 3€) gaztetxean denon artean betetako otarraren zozketan sartzen zinen.

Atzo, hilak 13, zenbaki saritua atera zen. Oso polita izan da zozketako partaide guztien artean 150€-tako diru kopurua bildu ahal izatea. Argiak abiarazitako proiektu honi laguntza eman nahi genion, eta norbanakoarengandik hasita gaztetxe bezela ekarpena egin ahal izan dugu.

Diru bilketa bihar arte dago martxan, eta oraindik ere zertxobait falta da proiektua aurrera atera ahal izateko. Ekarpenik egin nahi ezkero Klikatu hemen.

Informazio gehiago hemen.

Zorionak irabazleari eta eskerrikasko parte hartu duzuen guztioi!

00:00
00:00
Empty Playlist