kontzertua astelehenen 19:00tan: Probosci + L’OEillère

kontzertua astelehenen 19:00tan: Probosci + L’OEillère

probosci kartela webL’OEillère eta Probosci zuzenean ariko dira GazteleKuan. Bi talde frantziarrak biran daude, emanaldi bakarra eskainiko dutelarik Euskal Herrian. Igandean Tarbesen (Frantzia) joko dute, astelehenean Urretxun, eta asteartean Pontevedran, Lizeo Mutantean.

Probosci
Probosci, Timba Harris (Secret Chiefs 3, Estradasphere) biolinista eta Gyan Riley (Eviyan, Terry Riley) kitarjoleak osatzen duten duoa da. Biak konpositoreak eta musikari zailduak dira, adibidez beren musika Jon Zorn-en diskografikan entzun daiteke, Tzadik Records-en. Konposaketa eta inprobisazioa maixuki nahasten dituzte, soiltasuna-barrokismoa eta ixiltasuna-zaratarekin egiten duten antzera. Soinu paisaia experimentatzeko abilezia handiarekin, musika akustiko eta elektroakustikoaren textura anitzak jorratzen dituzte.

L’OEillère
L’OEillère proiektuaren atzean Nicolas Gardrat dago, berak bakarrik eta gitarra akustikoarekin sortzen du musika bikaina, esperimentatuz ikuslea historio luzeetan zehar barrailatzen du, bukaerarik ez duen eta motz egiten den kontzertuak eskainiz han eta hemen.

00:00
00:00
Empty Playlist