ANTXOEN BERTSOA irratsaio berria kkinzonan

ANTXOEN BERTSOA irratsaio berria kkinzonan

ANTXOEN BERTSOA irratsaio berriak ekin dio bideari!

antxoen4

Gipuzkoako bertsolari txapelketaren jarraipen interesgarri bezain dibertigarria egingo dugu, analisi eta kronika kuriosoak uztartuz. Kanporaketetako bertso batzuk entzuteaz gain, bertsolariak elkarrizketatuko ditugu eta Habana ta punto sekzioa estreinatuko dugu. Hau guztia eta askoz gehiago, ANTXOEN BERTSOA irratsaio kitzikagarrian!

Irailak 30ean egin genuen lehen saioa eta bigarrena urriak 5ean. Biak ala biak entzungai dituzue hementxe bertan.

Gaurko saioa agenda arazoak tarteko, asteazkeneko arratseko 20:00etara atzeratu dugu. Bestela, gure ordutegi naturala hau da: astelehenero arratseko 20:00tatik aurrera zuzen zuzenean hemen www.kunkkinzona.net webgunean edota FMko 98.0n.

Beraz, ANTXOEN BERTSOA: dastatu gure bertso gilda partikularra!

00:00
00:00
Empty Playlist