Hitzen lioa hirutan martxan!!

Hitzen lioa hirutan martxan!!

Kaixo lagunok!

Hitzen lioa hirutan irratsaioa martxan da berriz ere. Hau hirugarren sasoia dugu. Hasieran, hilabete batzuetan kantu kontari izena genuen eta hitzen lioa hirutan bezala, hirugarren irrati-urtea izango dugu hau.
Udan deskantsu bat egin dugu baina, tartea hartu dugu proposamenak biltzeko eta kuña zoro batzuk egiteko. Dakizuen bezala, hitzen lioan abestiak entzuteaz gain, musika letrak aztertzen ditugu eta gure interpretazio partikularra ematen. Beraz, aukera daukazue gurera etorri eta zuen letra gustokoena ekartzeko edo guri proposatzeko ahoz aho, telefonora 943038741 deituta edo kkinzonalibrea@gmail.com-era idatzita. Bi ostiraletik behin arratsaldeko 15:00tatik aurrera zuzen zuzenean entzungai fm 98.0n edo hemen bertan: www.kunkkinzona.net webgunean.

Esan bezala, irailak 11n ekin genion aurredenboraldi edo denboraldi berriari. Data esanguratsu hori kontutan hartuta, Victor Jara txiletar bakarlari handia izan genuen gure uhin libreetan. Hemen irratsaioa entzungai:

Aurreko irratsaioak entzuteko klikatu hemen

00:00
00:00
Empty Playlist