Festetako egitaraua egunez egun azalduta:

Festetako egitaraua egunez egun azalduta:

urretxuko txoznak 2015urretxuko txoznak 2015Aurtengoan Presoen Aldeko Taldea, KKinZona Irratia, Urretxu-Zumarragako Gazte Asanblada, Ernai eta Gazte Komunistak dira txoznagunearen antolakuntza eta ardura hartu dutenak.

Irailak 18, ostirala:

Kalabazinaren igoera:

Kalabazinaren igoerak aurten garrantzi berezia izango du, azken urteetan bezala Goierri inguruko zanpantzarrek lagundurik egingo den arren, aurten urteko belar txarrak zeintzuk diren izendatu eta txosnagunetik kanporatzeko deia ere luzatuko delako.

Hortaz, egunari merezi duen garrantzia emateko mozorrotzeko deia zabaltzen dugu, denok NEKAZARIZ mozorrotzeko. Norberak ikus dezala zein itxura hartzen duen. Denok batera botako ditugu belar txarrak txosnagunetik.

Nekazari klasiko, garaikide edo transgresore; txapeldun baserritar edo biseradun moderno; atxur eta zokormazo edo rotabatore; koadrodun alkandora edo tirantedun anti-zerbait. Zerorrek ikusi! Proposamen gisa, denok koadrodun zapi klasikoa eramatea ondo legoke!

Sustrajah Band:

Lekeitiotik datozkigu reaggae musika eginez Sustrajah Band taldekoak. Giro itzela jarri izan ohi dute Goierri inguruan, eta ez dugu gutxiago espero gure herrian ere! Eurek izango dute “Kalabazinaren igoera”rekin hasiko diren festei hasera emateko ohorea.

Timon i Rumba:
Bigarren taldea Timon i Rumba izenekoa izango da. Kataluniatik beren beregi datorren talde gaztea da hau, “Pa qué esperar” diskoa aurkeztuz. Aldakak hausteko gaua izango da, rumba eta erritmo dantzagarriak baitituzte gustuko kataluniarrek. Tronpeta, teklatu eta abarrak dakartzate eta festa girorako gogo latza!


DJ Mapatxe:
Eta gauari amaiera emateko, DJ Mapatxe izango dugu! Gasteizen bildutako emakume taldeak osatzen du DJ kolektibo hau. Ziur giro paregabea jarriko dutena!

Irailak 19, larunbata:

Arratsalde partean Traka-traka elektrotxaranga izango da herritik zehar. Gaztetxean hasiko da ibilbidea eta hortik taberna batzuetatik pasaz txosnaguneraino iritsiko gara. Traka-traka taldea, Taka-taka en el Desband Sound Antisistema talde famatuaren ondorengo naturala da.

Bidean zehar, Herriak libre! dinamikaren babesean Askapena erakunde internazionalistaren aurkako epaiketa salatzeko ekintzak izango ditugu. Epaitu beharrekoa Espainiar estatu inperialista delako.

Gogoratu behar dugu Askapeneren aurkako epaiketa udazken honetan hasiko dela.

Eskean Kristo:

Azken urtean kontzertu ugari eman eta sona hartzen ari den taldea da Arratiakoa. Rock and roll bizia egiten dute, amorru handiz kantatutakoa baina erraz entzutekoa. Diskoa ona bada, zuzenekoa are hobea omen da!

Anestesia:

Zer esango dizuegu bada Euskal Herrian trash musika generoak eman duen izen handienari buruz. Mugarria izan dira talde askorentzako. Taldea gaur egun Mikel Kazalis -Estigia, Negu Gorriak, 2kate, Kuraia…-, Dani, Ibon eta Belokik -Ernia- osatzen dute. Gorrotoaren ahotsa, Erantzun, Ultrakomunikatzen, Gu eta Terapia diskoen ondotik 2015ean Zirkulutik espiralera diska kaleratu dute. Behin ikusten dituen inork, nekez ahazten du euren zuzenekoetako indarra. Gazte esperientziadunenek diotenez, duela urte dezente jo omen zuten Urretxuko festa batzuetan eta ordundik Santa Anestesia bezala ezagutzen dira geure herriko festak…

DJ Erronka:

Aspaldian ikusi den desafiorik handiena izango da txosnagunekoa. 15 minutuko tarteak buru edo taldeko. DJ Wakeo Kolektif tartean izango da. Zorionez edo zoritxarrez, ezin dugu gehiago aurreratu.

Irailak 20 igandea: Euskal Jai eguna.

Euskaraz egingo dugun festa egun bakarra? Edo euskal folklorea goraipatzeko eguna.

Salda Badago:

Txoznetan erromeriaz gozatzeko eguna da! Aurten ere, Urretxu-Zumarragar gazteen erromeria goseaz jakitun, Txozna Batzordeak Salda Badagoren zerbitzuak kontratatu ditu. Urtero legez lan kondizio bikainak eskaini zaizkio erromeri talde autoktonoari. Aurtengoa, ordea, Salda Badagoren azken kontzertua izango da, denboraldi luze batean behintzat. Txozna batzordetik eskerrak ematea besterik ez dugu, urte hauetan zehar Salda Badagoko jendearekin izan dugun hartu-eman estua eta lagunkoiagatik. ZUEN FALTA SOMATUKO DUGU!

Ondoren Trikimailu erromeri talde gazte oñatiarra izango dugu. Ez da trikitixarik faltako euskal jaiean.

Irailak 21 astelehena:

Bixamona eguna. BIXAMONA FEST!

Aurten seigarren edizioa izango da, 3 Zumarragako festa eta 2 Urretxuko festen ondoren. Festa egiteko beste modu bat planteatzen duen festa. Aurten, zuzeneko musikaz gain, afaltzeko aukera paregabea izango da.

bixamonafest2015

Julinko
Arratsaldean Julinko duo txekiarra ikusteko aukera izango da.

Andrea Rottin & Oswaldovi
Afalostean, Txekiatik datorkigu rock akustiko talde bikaina. Andrea Rottin musikari aski ezaguna, behin baina gehiagotan Euskal Herritik biran ibili den lagun zaharra, Oswaldovi taldeak lagunduta.

Polygorn
Azkenik Polygorn talde ziburutarra izango dugu. Euskal Herriko azken urteko altxorra.

Amaitzeko Txosnen itxiera eta Kalabazinaren Jaitsiera Gaztetxera! Aurtengoan talde sorpresa batek alaituko du kalejira eroa.

Badakigu gogorra dela momentu hontararte irautea, baina lau hankatan bada ere ezin duzu momentu hau galdu, ahaztezina izango da. Gaztetxean amaituko ditugu festak!

00:00
00:00
Empty Playlist