Panteras Fest! GazteleKUn ostiralean

Panteras Fest! GazteleKUn ostiralean

Panteras Fest! jaialdia ospatuko da irailaren 11an Urretxu-Zumarragako Gaztetxean. Festa feminista izango da, eta arratsaldetik hasiko da giroa berotzen egitarau dotoreaz.

Egitaraua
17:00etan merkatua zabalduko da, erropa, fanzine eta abarrekin. Ondoren tailerra egongo da, “Kaleak, gauak eta jaiak geureak dira”. Indarkeri sexistaren gaia landuko da.
19:00tan hitzaldia: ZER DA PANTERAS FEST? Iruñako Farrukas, autodenfentsa feminista jaietan lantzen duen taldearen aurkezpena. “EL MIEDO VA A CAMBIAR DE VANDO”
22:00etan hasiko da musikari dagokiona; Occhi Di Farfalla zarauztarrek irekiko dute gaua, beren rock akustiko feministarekin. Boca de Baba Bartzelonatik datoz, rap-a egiten dute. Las Tuerkas Urretxuko punk taldea da, baxujole berriarekin datoz. Cha.Ne.Ca Txile eta Paristik datoz, regueton feminista egiten dute. Gaua Dj Plácida YeYerekin amaituko da.

jaialdiko kartelaA3

00:00
00:00
Empty Playlist