[OHARRA]: Elikadura burujabetzaren alde txosnetan!

[OHARRA]: Elikadura burujabetzaren alde txosnetan!

Arrasti on!
Badakizuenez gaur bertan hasiko da Zumarragako txosnen egitaraua. Ia dena prest dago eta edozeinen laguntza eskertua izango da azken bultzadatxoa emateko.
Baina inor aspertu baino, txosnetan elikadura burujabetzaren aldeko dinamika aurkeztu nahi dizuegu. Aurtengo txosnetan, ia genero guztia Euskal Herrian ekoitzitakoa izango da, salbuespenen bat kenduta. Geu ere temati jarri gara eta baita pausoak ematen hasi ere, hortaz, badakizue, zabaldu lagunartean.
Garagardoa (Soraluze eta Gasteiz), ardoa (Bargota), sagardoa (Hernani), cava (Mendabia), kafe likorea (Zarautz), ginebra, vodka, jagger (Amurrio)… Ezin ahaztu afariak, hauetan ere dena bertan ekoitzitakoa izango da.
Elikatzea ekintza politiko bat ere bada, beraz, ingurukoa kontsumitzen hasi eta irauli dezagun sistema hau!

00:00
00:00
Empty Playlist