KKinZona Eguna

KKinZona Eguna

Badator KKinZona Eguna. Aurten ere ekitaldi oparoz josia eta ondo pasatzeko aitzakiarik gabea.

Beste urte batez, zuregana jotzen dugu, maiatzaren 23ean ospatuko den KKinzona Eguna iragarri asmoz. Egun honetan, bazkaria egingo dugu gaztetxean, eta zure urteko 20 euroko kuotarekin, bertan bazkaltzera gonbidatuta zaude. Etortzeko asmoa baldin baduzu, eman ezazu izena hemen beheko iruzkinen taulan edo bidali mezu bat kkinzonalibrea@gmail.com-era. Etortzeko asmorik ez baduzu, ingresatu 20 euro ondorengo kontu korrontean:

3035 0027 7902 7004 3363 (Laboral Kutxa)

Urtero ordaindu duzun kuota honi esker, gure eguneroko funtzionamenduari aurre egiteaz gain, KKinzonak antena berria jarriko du aurten, Urretxuko eta Zumarragako seinalea hobetuz, etxe guztietara kalitate onean heltzeko helburuz. Honekin, gure bidean pausu bat aurrera emango dugu, eta hori, ezingo genuke egin urte hauetan eskaini diguzun babesik eta laguntzarik gabe. Beraz, lehenik, eskerrikasko. Bigarrenik, adi egon, datozen hilabeteotan emango den hobekuntzari.

Guzti honetan laguntzeko eta eguna paregabeaz gozatzeko badakizue: Larunbat honetan GazteleKUn, KKinZona Eguna. Gurea delako hautagaitzarik onena!!

kartela maiatzen rgb

00:00
00:00
Empty Playlist