Diska edizioa larunbatean

Diska edizioa larunbatean

Larunbat honetan, maiatzak 2, goizeko 10:00etan,  diska edizio bat burutuko dugu GazteleKUan.

Isuo Sasiia bakarlariaren diska berria da, eta larunbateko auzolana azkena izango da: liburuxkak eta cd-ak aurretik serigrafiatuta ditugun azalei itsastea izango da kontua.

Auzolan irekia da eta animatzen den oro ongietorria eta jaki gozoekin limurtua izango da (halako diska famatuan parte hartzeak dakarren ohorea ez aipatzearren).

Larunbatean goizeko 10:00etan. Ondoren bazkaria, edizio-amaierako festa, eta abar.

Animatu!!

 

 

00:00
00:00
Empty Playlist