Gaztetxeko kide batzuen istripu baten kronika. Presoak Etxera orain.

Gaztetxeko kide batzuen istripu baten kronika. Presoak Etxera orain.

Captura de pantalla 2015-04-25 a las 23.42.35Errepidearen erdira jausten den pelota gorri batekin hasten da bidaia. Kotxeak frenatu egin behar du, pelota ebitatu nahian, baina zapaldu egiten du, aurreko eta atzeko gurpilekin.

Bidean aurrera nindoan, pelota gorrian pentsatzen. Bi gurpilekin zapaltzea alevosiatzat har zitekeen epaile baten aurrean. Ez nion ume pakistandarrari begiratu bidegurtzea hartzen nuen bitartean, begiak pelota gorrian nituen. Plastikozkoa zen, atera zuen zaratagatik. Gure bihotzak bezala. Taupadek plastikozkoak dirudite, plok-plok, plok-plok.

Murtziara joan behar nuen, bertan bahituta duten lagun bat ikustera. Bidaia luzea da Murtziarakoa. Ebroz bestaldeko errepideak luzeak eta zuzenak dira, Osborne zenaren zezenez, lur idorrez eta aire-energia-berriztagarri-gailuez josiak. Zirkulutik espiralera. Bidea luzea da. Baina ez du helmugarik. Murtziara iritsita ere, ez zara amaiera batean sentitzen, bueltaka eta bueltaka, bidea berriro egingo duzu, hasierako ilusio berarekin, apur bat nekatuago agian, ezezagunak beti baitakar freskotasuna, baina ilusioa galdu gabe. Kristal bat ez da nahikoa, zu nigandik banatzeko.

Irudimena errepidea baina azkarrago doa, eta Gasteiz igarota, zu irudikatzen zaitut, lainoen artean, guri begira. Zer kontatuko dizut? 40 minutu bizitza bat kontatzeko. Burgosera iristen ari gara, Somosierra urruti dago oraindik.

Burgoseko peajerako kilometro gutxi batzuk falta direla, Felix Rodrigez de la Fuenteren hitzak etorriko zaizkizu gogora, arrano-halkoi-txori handi batek medianatik hegaldia altxatuko duenean. Hatzaparretan helduta bitxo bat darama, ibilgailuko bidaiarien artean ez baita adostasunik egongo arratoia edo untxia al zen. Txori handiak, motela berau, ezingo du hegaldia altxatu, eta zuen kristala edo ilargiaren (luna) aurka joko da, leher eginez, bitxoa airean jaurtiz, eta bera ere, espiral infinitu batean, bertikalki igoaz. Metro gutxi batzuetara, ordea, beti baitago ordea bat, lurrera eroriko da, harri kozkor bat bailitzan. Zuk retrobisoretik ikusiko dezu nola erortzen den, nola irteten den bitxoa hegaz, nola, errepideak normaltasunari eusten dion, gidariaren jarrerari esker. 120 kilometro orduko (ez dugu multarik nahi), eskerrak ez duen kristala puskatu. Oraingoan ez da ezer pasatu, baina hurrengoan, axari batekin istripua izan zuten gure herriko lagun batzuek.

Murtziara bidean guri gertatua, apirila hasieran.
X Jauna eta Y Anderea.

Presoak etxera orain.
Maite zaituztegu.
Ismael Berasategiren senide batek istripua izan zuen IRAKURRI ALBISTEA

00:00
00:00
Empty Playlist