Gazte asanblada biziberrituz: topaketekin aurrera!

Gazte asanblada biziberrituz: topaketekin aurrera!

Aupa gazteak!

Larunbat honetan, arratsaldeko 17:00tan, gazte asanbladaren inguruko topaketekin aurrera egingo dugu.
Gaztetxearen irekiera egunean topaketa hauekin aurrera egiteko asmoa argi geratu zenez, larunbat honetan aurrera egingo dugu eta haratago joaten saiatuko gara. Gazteon arteko harremanak sendotzeaz gain, gaztetxean egin ditzakegun eta gazte asanbladak egin ditzakeen ekintzen gainean jardungo gara.
Lehen egun hartako konklusioak kontuan hartuta, gaur egungo gizartean gazteon begiradatik interesgarriak diren arloak lantzeko, salatzeko edo eragiteko tartea hartuko dugu.
Asko duzu eta asko dugu eskaintzeko, etorri parte hartzera!

00:00
00:00
Empty Playlist