Autobusa Nafarroa Oinezerako.

Autobusa Nafarroa Oinezerako.

Igande honetan Nafarroa Oinez Zangotzan izango da, eta bertara joateko autobusa antolatu dugu Goierri inguruko gazte batzuen artean. Deialdia guztiz irekia da eta edonor etor liteke. Goizeko 9:00tan aterako da autobusa Zumarragatik eta Beasainen jende gehiago hartzeko geldialdia egingo dugu. 19:00ak inguruan buelta egingo genuke.

Autobusa bete arte onartuko ditugu eskaerak.

Interesatua legokeenak idatzi dezala ahal bezain azkar: zugazteleku@gmail.com helbidera.

00:00
00:00
Empty Playlist