Urriak 3, 19:00tan txosna batzordearen balorazio bilera-afaria.

Urriak 3, 19:00tan txosna batzordearen balorazio bilera-afaria.

Jaien amaierak dakartzan lan dibertigarriak amaituta, balorazio bilera-afaria egingo dugu urriaren 3an, denon iritziak bildu eta jaien antolakuntzan hobetu asmoz.

Belaunaldi askoren artean antolatu ditugu Urretxuko jai hauek txosnetan, baita txandetan lan egin ere. Horregatik, elkarren artean gehiago ezagutzeko ere baliatu nahiko genuke bilera-afari hau.

Hortaz,  animatu denok URRIAREN 3an 19:00tan, ostirala, GazteleKUan egingo den bilerara. Bileraren ondoren egingo dugu afaria bertan.  Hau gutxi ez eta afariko fogoiak menderatzen Barazki Culinary Centerreko sukaldari laudatu bat izango dugu.

Afarirako zenbat garen jakiteko, mesedez eman izena Osaba tabernan jarri dugun zerrendan.

rosie-1-775x1024

00:00
00:00
Empty Playlist