BIXAMONA FEST IV (Irailak 22 astelehena)

BIXAMONA FEST IV (Irailak 22 astelehena)

BIXAMONA4c
BIXAMONA FEST Urretxu eta Zumarragako jaietan Txoznetan azken bi urteetan antolatzen den jaialdi xumea da. Txoznako eredu klasikotik aldentzen saihatzen da eta musika txikiak, entzule kopuru apalak baina eskerronekoak biltzea du xede. Musikariak lurrean kokatzen dira, ikusleen altueran, maila berean. Aldi berean, festa eta parranda egiteko beste modu bat planteatzen du, era ez hain basatian, zentzumenei garrantzia berezia eman nahiean edo. Eta hau dena, aurrekontu baxu batekin, doako sarrerarekin eta afaltzeko aukera eskainiz.

IGELAREN BANDA
2000. urtean atera zuen bere lehen diskoa”Igelaren Banda”. Etenaldi baten ostean formazio berri batekin dator, indarberrituta. Igelaren Banda berri hau aurrekoaren ildo berdinetik doa, hau da, gure kantu edo dantza zaharrak oinarri hartuta, bertsio berriak sortzea modu instrumentalean, konponketa eta harmonizazio berriak eginez eta beti inprobisazioari leku berezia emanez. Igelaren Banda honetan gazteak eta beteranoak batera daude. Bixente Martinez: (kitarra) Oskorri taldeko sortzaileetako bat da. Hiru truku taldean ere ibili zen, Deabru Beltzak, Tapia ta Leturia eta 7 Skalen ere kolaborazio egin zituen beste batzuen artean. Hasier Oleaga: (bateria) Betagarriren “Arren Erro Zaharra” diskoa grabatu zuen, Iñaki Salvadorren laguntzailea ere izan da, Bar Puerto diskoan bateria jo zuen. Ruper Ordorikarekin aspalditik dabil, grabatuz eta zuzenekoetan. Eta beste hainbat proiektutan parte hartzen du eta gidatzen ditu. Amaiur Cajaraville: (kontrabaxua) 1996tik 2004ra Erason jo zuen. Gaztetan rokero txima luze izan eta gero, kontrabaxuan buru belarri dabil azken urtetan. Benito Lertxundi, Pantxoa ta Peio edo Oreka TX taldeekin jotzen ohi du.

SOFA
Orio ta zarauzko hiru gazte elkartu dira honakoan eta talde rockero instrumental eder bat sortu da, hara! Ahotsari muzin eginaz abesti melodiko landuak eta ederrak sortu dituzte. Batzuei Donostiako Curasan talde handia gogorarazi digu, baina hau errefentzia hutsa da. Talde berri eta gaztea izaki, beren doinuen freskotasunak zihur gozaraziko gaituela abestiz-abesti.

00:00
00:00
Empty Playlist