Urretxuko Txoznak 2014

Urretxuko Txoznak 2014

Egitarau ramegantea da aurten Txozna Batzordeak proposatzen duena. Musika estilo ezberdinak, giro aldarrikatzaile, herrikoi, partehartzaile eta parekide batean oinarrituta. Bost kolektibok parte hartu dute aurten Urretxuko Txoznen antolakuntzan:  Z.U.G.A., Urretxu Zumarragako Ernai, Presoen Aldeko Taldea, KKinZona Irrati librea eta Ikasle Abertzaleak.

urretxuko festak

Azken urteetan ohitura dugun bezala, kalabazinaren igoera izango da txoznen suziri propioa. KUtik 19:00tan Beasaindik etorriko zaizkigun zanpantzarrak lagunduta herria festagiro umoretsu batean murgilduko da. Kalabazinak berak zer esan izan ohi duenez, 21:00tan txoznetan beronen pregoia entzun ahal izango dugu. Ez du inor epel utziko, egon lasai.

Ostiral gauerako zita dantzagarria proposatzen dugu. Batetik Jupiter Lion balentziarrak, musika elektronikoa jorratuz, Betunizer talde bortitzeko kideek osaturikoa, besteak beste. Bad Sound System irundarrak, berriz, reaggae eta dancehall doinuetan eskeletoa mugitzera behartuko gaituzte! Gozatu gaztiak:

Zaila da esaten larunbatean zein giro gailenduko den, baina gustu guztientzako musika izango da behintzat. 19:00k aldetik aurrera Azpeitiko Skandalue elektrotxaranga izango dugu, GazteleKUn hasiko den ibilbidean, taberna batzuk igaro eta txoznagunera iritsiz. Gauean, berriz, Kolpatuk Kortatu talde mitikoaren bertsioak egingo dituen bitartean, Los Zopilotes Txirriaosek napar-mex zirtolaria ekarriko digu txoznagunera. Kashbaden berririk ez dugu izan urte luzeetan, baina bueltan dira Sorkun eta enparauak Arrakala diskoa aurkezten. Utzi ergelkeriak alde batera  eta etorri txoznetara!

Igandeko euskal jaiean herrian aurkezpenik behar ez duten Salda Badago erromeria taldea eta Modesto orkesta gizona izango ditugu ordu txikiak arte. Nor den Modesto? Ez dizuegu ba dena esango! Etorri eta zerorrek gozatu!!!

Iaz arrakasta hutsa izan ziren jolasak ere izango dira txoznagunean. Plazan egingo diren kuadrila arteko agrodesafioen ondoren jolas ezberdin batzuk nagusituko dira Urretxuko aldapa eta txoznetan. Lan hontan karrozeroek lagunduko digutenez, milesker karrozero eskuzabalok!

Jolasen ondoren Bixamonafest! ekitaldiak laugarrengoz aurrera darrai astelehenean, musika estilo ezberdinei lekua eginez, giro patsadatsu eta lasaiago batean. Sofa eta Igelaren banda -Bixente Martinez eta Hasier Oleaga tartean-, sekulako klasea duten taldeak dira. Benetan, ezin dituzue ikusi gabe bukatu Saint Anestesia hauek. Afaltzeko aukera ere egongo da Bixamonafesteko antolatzaile arduratsuek azpimarratu duten bezala. Musikari apartak eta kalitate gorena zuen tinpanoetatik barrena -ez horregatik-:

Júa júa eta algara artean agurtuko ditugu festak. Amaitzean kalabazina dagokion tokira eramango dugu berriz ere, gure GazteleKU maitera!

Ez ahaztu, txoznak denok gozatzeko tokiak direnez, denon laguntza ezinbestekoa dela, muntaia eta desmuntaia lanetan batez ere! Azaldu, oso jatorrak gera ta!!!

00:00
00:00
Empty Playlist