BIXAMONA FEST III (Uztailak 1 asteartea)

BIXAMONA FEST III (Uztailak 1 asteartea)

adikune2014Adikune

artusArtús

A klakson_copy3klak!son

A pistoletak

 

Dj Pistoletak

 

Uztailaren 1ean Bixamona Fest jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da Zumarragako Txosnagunean.

Artús talde gaskoindarrak instrumentu arkaikoak erabiltzen ditu folk-punk astuna sortuz, festarako aproposak diren melodiak eta festa paganoa gogorarazten dute giroa sortuko dute.

Adikune hirukote Donostiarra berriz itzuli da! Lehen ezagutu zuen orok badaki Adikuneren post-hard-corearen berri. Soinu gordinak, riff sinple eta errepikakorrak eta ahots berezi bezain sarkorra.

Klak!son taldearen 2 partaide Zumarragakoak dira. Herriko taldeei bultzada ematen die bixamona fest-ek eta aurten ere hala izanen da. Klak!son taldeak 2 diska ditu bizkar gainean eta hirugarrenaren bila dabil. Kanta berriak entzuteko aukera aparta.

Dj Pistoletak lapurtarrak dira. Bi gazte hauek beren musika kuttuna eta festarako doinuak eskainiko dizkigute, musikaz haratago espektakulu ederra eskainiko digute. Hauek goizalderarte arituko dira.

Arratsaldetik giro aparta espero da, eguraldiaz aparte. 20:00etan parrilada eta paellera martxan jarriko dira edonork afari eder bat dastatzeko aukera izango duelarik (haragijare, bejetariano edoeta begano estiloan), beti ere musikaz lagunduta. Egun ederra bixamona gainditzeko.

Info zabalagoa

http://.www.kunkkinzona.net

Taldeak sarean
http://pagansmusica.net/album/art-s
http://adikune.bandcamp.com/
http://klakson.bandcamp.com/
http://www.pistoletak.com/

00:00
00:00
Empty Playlist