Barazki Culinary Center bigarren saioa, maiatzaren 31n

Barazki Culinary Center bigarren saioa, maiatzaren 31n

Asteburu politta datorkigu berriz ere aste honetan Gaztelekun. 

Sukaldaritza begetariano tailerra:

Maiatzak 31, larunbata 11:30 etatik aurrera

Hilaren 10ean egin genuen lehen ikastaroa oso ondo joan zenez gogo handiz gaude maiatzak 31 egingo dugun bigarren saiorako.  Hasteko gaztetxeko lagun dietista batekin solasaldi bat egingo degu gai potolo honetan pixkat sakondu eta gure zalantzak galdetzeko, ondoren sukaldeari ekingo diogu hiru errezeta erraz eta interesgarrirekin. Gaztelekuan apuntatu eta ez ahaztu mantala ekartzeaz…beste guztia gure kontu!

 

barazkijale bigarren ikastaroa2

 

00:00
00:00
Empty Playlist