Mirentxin gidariak eguna

Mirentxin gidariak eguna

Datorren Maiatzaren 17an, MIRENTXIN GIDARIAK EGUNA ospatuko dugu gaztetxean. Horretarako egitarau oparoa antolatu dugularik. MIRENTXIN GIDARIAK, presoen senideak kartzeletara hurbiltzen dituen gidari bolondresen elkartea da. Astero senideak eramaten dituzte beraien furgonetetan. Guzti honek kostu bat du eta senideek bakarrik aurre egin ez diezaioten DIRUA BEHAR DU. Beraz zatoz kolaboratzera!

Egitaraua:

mirentxin kartela web

Lehenik eta behin Orkatza jateko aukera izango dugu. Baina lasai bejetarianoek ere izango baitute menu berezia. Bazkarira etorri nahi baduzu erosi tiketa GazteleKUn. Bi tiket desberdin daude, bat bejetarianoa eta bestea karniboroa. Langileak 12€ eta langabeak 8 €.

Ondoren Jon Plazaolaren monologoa entzun ahal izango dugu, aspaldiko partez KUn izango dugu urretxuarra.

Iluntzean 3 kontzertu entzuteko parada izango dugu, zein baino zein erakargarriagoa: Gartxot, Mormore eta Eroa naizen.

ANIMATU ETA ONDO PASA!

00:00
00:00
Empty Playlist