Otsailaren 10erako idatzi behar dira KKinzona fanzinerako testuak

Otsailaren 10erako idatzi behar dira KKinzona fanzinerako testuak

aldizkari berrirako kartela KKinzona proiektu komunikatiboak 10 urte beteko ditu aurten. 10 urte dira aldizkari bat kaleratzen hasi ginenetik, eta urtemuga honetan, aldizkariari berriro ekitea pentsatu dugu. Noizbehinkaria izanik, lehen alea KKinzona Egun Handirako prestatu nahi dugu, zeina oraindik ez dugun iragarriko zein egunetan egingo den. Hala ere, testuak otsailaren 10erako entregatu behar dira, kkinzonalibrea@gmail.com helbidera emailez igorriz.

Betiko moduan, nahi duenak nahi duena esan dezake, eta izengoiti batekin sinatu beharko du bere testua, komikia, gogoeta, ilustrazioa edo dena delakoa.

00:00
00:00
Empty Playlist