Komunikabidea itxi, kazetariak kartzelaratu eta 3 urte ondoren… dena muntai bat izan da!

Komunikabidea itxi, kazetariak kartzelaratu eta 3 urte ondoren… dena muntai bat izan da!

Historia errepikatu egiten da. Egin edota Egunkariarekin gertatu bezala, oraingoan Apurtu.org webgunearekin gertatu da. 2011n itxi zuten webgune hau, bertako kazetariak kartzelaratu, lan-tresnak kendu eta webgunea itxi zuen Audientzia Nazionalak. 3 urte ondoren dena muntai polizial handi bat zela argi geratu da, ez baitute aurkeztu inongo frogarik aipatu webgunea ixteko.

Bere segida izan zen Ateak Ireki ere itxi zuen duela hilabete batzuk Audientzia Nazionalak. Noski, Apurtu, Egin eta Egunkaria bezala, inongo frogarik gabe.

Albistea Berrian Naizen eta Argian.

ASKI DA!

ARGI GERATU DADILA ESTATU ESPAINIARREAN EZ DAGOELA ADIERAZPEN ASKATASUNIK!

Aurrera ATEAK IREKI!

00:00
00:00
Empty Playlist