1215. Katearen denboraldi berria

1215. Katearen denboraldi berria

1215. Katea irratsaioaren denboraldi berria hasiko dugu gaur 19:00tan. Bi astean behin, ostegunetan, grabatuko dugu saio berri bat eta orain arte jarraitu dugun ildo berdinari helduko diogu, hau da, musika alternatibo, desberdin eta berritzaileari tartetxo bat eskaintzea izango da gure helburua. Horretarako, elkarrizketak, monografikoak eta okurritzen zaigun edozein formato erabiliko ditugu, beti ere musikaz aritzeko aitzakiarekin.

Gaurko saioan Pony Bravo andaluziarrak eta Ted Leo & The Pharmacists amerikarrak izango ditugu mintzagai, baina hurrengoan batek daki zertaz arituko garen. Ez ahaztu, bi ostegunean behin arratsaldeko 7tan 1215. Katean izango zaitugu zain!

00:00
00:00
Empty Playlist