Ostiral hontan: Izan Pirata dokua eta mahaingurua!

Ostiral hontan: Izan Pirata dokua eta mahaingurua!

Ostiral honetan arratsaldeko 19:00tan ZUGAk antolatuta, eta Donostiko Piraten laguntzaz, Donostiako piratek ekoitzitako Izan Pirata dokumentala proiektatuko dugu GazteleKUn.

piratak BAI

Dokumental honetan Donostiako Piraten jatorriaren inguruko azalpenak emango dizkigute, zein duten gaur egungo egoera, baita ibilbide historiko bat eginez Donostiako festek zer nolako eredua izan duten. Piratak ez ziren lehenak izan Donostiako kaian txozna jartzen, 80.hamarkadan iada baziren honelako egoerak, baita polizien errepresioa jasan ere… Gehiago jakin nahi? Ba hurbildu GazteleKUra ostiralean, proiekzioaz aparte gurekin izango baititugu Donostiatik etorriko diren bi pirata ere, beraiek emango dizkigutelarik azalpen eta xehetasun gehiago.

Proiekzioaren ondoren, gure herriko jai ereduaren inguruko mahainguru-eztabaida bat sortzeko asmoa dugu. Hortaz, proiekziora bezala gonbidatuta dago herriko edozein pertsona, eragile eta talde, jai ereduen inguruan hausnartzera.

00:00
00:00
Empty Playlist