Gu bagoaz Tuterara laguntzera! Zu ba al zatoz?

Gu bagoaz Tuterara laguntzera! Zu ba al zatoz?

Jakingo duzuenez, 2013ko Nafarroa Oinez Tuteran ospatuko da. Argia Ikastolak antolatuko duen festa izango da urriaren 20eakoa.

Aurten Tuteratik dei berezia egin diote Euskal Herri osoko jendarteari, laguntza behar dute. Eta gu prest gaude laguntzari erantzuna emateko. Egoera gogorra da oso Tuteran euskaraz bizi nahi duten familientzako, Nafarroako Gobernuak zonalde erdaldun baztertzailean kokatu eta batere laguntzarik gabe uzten baitu bertako Ikastola. Inguruko herrietatik Ikastolara bertaratzeko autobusa, derrigorrez ordaindu beharreko jantokia… Ekonomikoki zapaldurik, Erriberan euskararen arnasgune bakanetarikoen den Ikastolari laguntzea dagokigu denoi.

Horregatik: GazteleKUan zerrenda bat osatzen ari gara bertara urriaren 19an joan eta 20ean lanerako prest izateko. Zuk ere ziur lagundu dezakezula, ongi etorria izango zara.

Animatuko al zara? Etorri KUra eta apuntatu! Urriaren 2a azken eguna!

Dokumental ederra ere prestatu dute gazte batzuek aurtengo zitaren harira. Hona hemen dokuaren trailerra: http://vimeo.com/69432712

Taupadaz bat egin! Nafarroa Oinez 2013:

http://www.nafarroaoinez.net/eu/index.asp

 

00:00
00:00
Empty Playlist