BADATOZ URRETXUKO FESTAK!

BADATOZ URRETXUKO FESTAK!

Irribarre urduri eta galdera asko izan dira aurtengo festen inguruan: “benetan The Very best of Xabier Saldiasen taldeak joko dola? Eta egia da Fermin Muguruza Kontrakalea/Soundantixixtemak KUan guateke bat egingo dola? Eta UGAk baratxurizopa garaian musika ezin dantzagarriagoa pintxatuko dola?”

Utzi ditzagun kalean bolo-bolo dabiltza zurrumurru antzu horiek eta goazen Gazte Asanbladak, Ernaik eta KKinZona Irratiak osatutako txosna batzordeak antolatutako benetako EGITARAUAREKIN!!

Ostirala 20: 

Kalabazin patroi handia gure artean daramagularik eta zanpantzarrekin poteo-prozesioan, 19:30tan GazteleKutik aterako gara, hainbat geldialdiren ondoren txosnetara iristeko. Bertan Kalabazinaren pregoia izango dugu lehenbizikoz!!

Gau honetan bertan, 23:00tatik aurrera, Egurra ta kitto eta Joxe Replay taldeen kontzertua izango dugu. Lehenengoak punk-ska doinu urolatarrak dakartzate eta bigarrenek udako bertsio talde onenaren saria jaso ostean -guk hala erabakita-, Joxe Ripiauren abesti ugari bertsionatuko dituzte, baita euren cumbia abesti dantzagarri batzuk musikatu ere.

Larunbata 21:

Skandalue elektrotxarangak ostiraleko biharamun zitala kentzeko lan neketsua izango du. Atsaldeko 19:00tatik aurrera, KUtik hasi eta txosnagunera bidean geldialdiak eginez giro paregabea kaleetan zehar!

Aurrez, herriko gaztetxoentzako Gazte Bideanek antolatuta txapa tailer bat ere egongo da txosnagunean.

Afalorduan, KKinZona bokata bereziak izango dira txosnetan, KKosagai berezia aukeran! Prezio herrikoietan noxxki.

Gaueko emanaldiek ere ez dute parekorik, bi taldeek zuzeneko bortitzak baitituzte: Porco Bravoren kontzertu bizi eta izerditsuak emango dio hasiera gauari, muturrean ukabilkada izango den zuzenekoa. Beraiekin batera, Capsula hirukote eusko-argentinarrak  Solar Secrets diskoa dakar besapean. Ospea handia ari dira hartzen bata zein bestea.

Ordu txikietarako azkenengo bala gordeta daukagu ordea: Elvis Caino DJa Bergara-Memphis konexioa eginez. Giro ezin hobea jarriko duela esan gabe doa.

Igandea 22:

Euskal Jai eguna karrozeroei salda beroa banatzen hasiko gara, 12:00k inguru horretan, trikiti doinuekin batera. Gauean, berriz, herriko esperantza musikalak: Joseto Anayak –estreinakoz- eta Salda badago taldeak, biak ere berbena giroan murgilduta. Herriko gazteez osatuta daude bi taldeok, hortaz, giro aparta espero da!

urretxukofestak

 

Astelehena 23: Bixamonafest II

Koadrilarteko sokatira amaitutakoan, koadrilentzako joko ero batzuk izango ditugu Txosna Batzordeak antolatuta. Ezin dugu gehiago aurreratu!

Joko hauen ondoren, TV Smith britainiarrak, MKT Zarauzko dinamita eta Picore aragoitarrak Bixamonafest II ekitaldi garrantzitsuan izango dira.

Parrillada bikaina ere dastatu ahal izango da gau parte honetan!

Bekain marrazketa ere izango da txosnetan, Cejote gauarekin: sariak, erdi-prezioko tragoak…

urretxukofestakbixamona

Interesgarria, ezta? Ba azaldu txosnetara, parte hartu txandaren bat egiten, muntaian-desmuntaian… ze badakizue, probatzen ez duenak ez daki zer den hau!!

 

00:00
00:00
Empty Playlist