Urretxuko festak prestatzen! Osteguna 22:00!

Urretxuko festak prestatzen! Osteguna 22:00!

Urretxu Txozna Gaztelekuk 2.jpgUrretxuko festak prestatzeko bilera egingo da ostegun honetan. Festa aurreko egunetan lan asko egin behar da txoznak montatzen eta zenbait gauza amaitzen. Hala ere, festen kartela osatzea eta denboraz egitarau mardul bat prestatzeak dexenteko antelazioa eta prebisioa eskatzen du, dena ongi aterako bada.

Beraz guztion iritzia behar da, gero inplikazioa anitza eta zabala izan dadin. Musika taldeak lotu, ekitaldi desberdinak diseinatu, publizidadea lehenbaileen zabaldu…

Ederra da txoznak festetan hor edukitzea! Egin ditzagun ba denok eta denontzat, orain duzu aukera; ostegun honetan, uztailak 18, GazteleKUn gaueko 22:00etan. Han ikusiko gara.

00:00
00:00
Empty Playlist