Desguace Beni + Pájaro1 Pájaro2

Desguace Beni + Pájaro1 Pájaro2

Zumarragako festetako kontzertuekin ez bazara asetu eta zuzenekoen gosez bazaude, lasai, hurrengo astelehenean zita berria dugu KUn bi talde berezirekin. Bi duo izango ditugu, Desguace Beni madrildarrak (Moho eta Reznik-eko taldekide ohiekin osatua) blues-punk txatarrero bat eskainiko digute eta Pájaro 1, Pájaro 2 duo Gasteiztarrak proposamen argitsuago bat ekarriko dute gurera, psikodelia ikutuko pop bizi batekin. Zita galduezina esan bezala, borondate truk izango dena gainera, hau da, bakoitzak erabakiko du zenbat ordaindu gaztetxeko sarreran. 22:00tarako punktual hasita egotea da asmoa, beraz badakizue, afalostean etorri korrika gaztetxera redios!!!

Bi bideo uzten dizkizuegu aurkezpen modura:

http://www.youtube.com/watch?v=mNjdvX1hQ5A

http://www.youtube.com/watch?v=aM1Uvd4FVOo

00:00
00:00
Empty Playlist