Zapatu hontan TXOZNA BERRIAREN ESTREINALDIA!

Zapatu hontan TXOZNA BERRIAREN ESTREINALDIA!

Kaixo gazte, berri on batekin gatozkizue oraingoan. Txozna berria punttu-punttuan da, bukatzear. 2 urtez eraikitzen egon ostean azkenean horrenbeste itxoindako momentua heldu da. Larunbat hontan, ekainak 15 txoznaren estreinaldia egingo dugu, festa eder batekin borobilduz. Merezi duen ongietorria emango diogu herriko festetan horrenbeste estimatzen dugun burni puxka honi. Eskerrak eman lanean ibili den orori, txozna egin ezean agian ez genuke gure herriko festetan txozna gunerik izango, beraz pieza klabe bat da herri hauetako gazte mugimenduan. D.I.Y. filosifia geurea eginez eta gure baliabideak topera exprimituaz sortua.
Egitaraua:
Eguerdian: Txoznaren aurkezpena eta muntaketa
19:00: TXOZNAREN ESTREINALDIA ondoren; Kontzertuak, Hil Aiari, Eskoria,…
00:00: Guatekea (Zurrakapotearekin)

00:00
00:00
Empty Playlist