Zeatikezpa korto rallya larunbatean Zarautzen

Zeatikezpa korto rallya larunbatean Zarautzen

zeatikezpa Ekainaren batean, larunbat honetan, kamarek eta fokuek hartuko dute Zarautz. Gidoiek berdura plazan egingo dituzte erosketak eta aktoreak ez ditugu desberdinduko zinegotziengandik. Egun batez, egun bakar batez bada ere, fikzioa izango da egia bakarra. Izan ere, 2000 urtetan aurreneko aldiz, Putzuzulo Amets Fabrikak laburmetrai rallya antolatu du. Oh yeahhhh!

Oinarriak zeatikezpa.org webgunean dituzue. Goizeko 9:30etan elkartuko garela parte hartu nahi duten guztiak Putzuzulon. Bertan emango dira neurria eta doinua eta 4 minutuko laburra osatu beharko da. Hobe esan, 4 minutuko labur umoretsua osatu beharko da arratseko 19:30erako.
Izena emateko erabili webgunea edo pasa Putzuzuloko idazkaritzatik de ocho a diez.
Zalantzan zaudela? Gero esaiguzu esan ez daukazula koadrilarik…

EKAINAK 1 : ZEATIKEZPA I.LABURMETRAI RALLIYA, goizeko 9:30tatik aurrera.

zeatikezpa.org
www.putzuzulo.net

00:00
00:00
Empty Playlist