ACTION BEAT eta KILLERKUME kun

ACTION BEAT eta KILLERKUME kun

Bihar gauean gaztetxean noise-rock dantzaldia izango dugu Bilbo eta Ingalaterra aldetik datozkigun bi talderen eskutik. Killerkume duo instrumentalean Loan bezalako taldeetan aritu den jendea aurki dezakegu, proiektu berri, interesgarri eta zalapartatsua dudarik gabe. Action Beat, ordea, ezagunak dira iada nazioartean beraien zuzeneko apokaliptiko, kaotiko, erotiko eta zirtolariak direla eta. Hiru edo lau bateria izatera irits daitezke egunaren arabera baina gurean bi bateria eta bi gitarrako formatoan izango ditugu, noise-orchestra terminoaren esanahia erakusteko nahikoa eta soberan.

Ikusten duzuen moduan, ez da egunero ikus daitekeen ikusikizuna larunbaterako proposatzen dizueguna, beraz, ez izan ergela eta aprobetxatu aukera: dena borondatearen truk izango da.

00:00
00:00
Empty Playlist