Elkartasun martxa Herrera de la Manchara

Elkartasun martxa Herrera de la Manchara

weberako

Atzo, maiatzak 25, Herrera de la Manchako espetxera elkartasun martxa bat burutu zuten Urola Garaia eskualdeko 16 lagunek, Urola Garaiko Herrirak antolaturik.

Urola Garaian 3 preso ditugu “Parot” Doktrina izenez deiturikoa aplikatu dietenak: Gonzalo Rodriguez, Kepa Solana eta Juani Delgado. Lehena Ezkio-Itsasokoa da eta besteak legazpiarrak. Hiru presoak dauden espetxeetara egingo dira martxak.

Atzokoan Herrera de la Manchako espetxera joan ziren, Gonzalo Rodriguez bertan aurkitzen delako. Atzoko elkartasun martxarekin Gonzaloren egoera salatu nahi izan da. Aurtengo ekainean ateratzekoa zen espetxetik, baina “Parot” doktrina aplikatuta, 2023. urteko ekainera arte luzatu diote kondena.

16 lagun batu ziren elkartasun martxan, eta Guardia Zibilak guztiak identifikatu bazituen ere, segurtasun perimetroaren mugan egoten utzi zieten. Oihuekin eta txalapartaren kolpeekin egin zuten protesta eta espetxeko presoek entzun zitzaten lortu zuten. Batek erantzun ere egin zizkien oihuak. Protestan, eskutitz bat helarazi nahi izan zitzaion espetxeko zuzendariari. Bertan, Ezkio-Itsasoko udalak, osoko bilkurak egindako eskaera luzatu zion espetxeko zuzendariari, hau da, Gonzalo askatzeko eskatu diote, baina espetxean ez zuten eskutitza onartu.

00:00
00:00
Empty Playlist