“GazteleKUaren etorkizuna” eztabaidan. (2013-05-23) 18:00etan

“GazteleKUaren etorkizuna” eztabaidan. (2013-05-23) 18:00etan

Badirudi Gaztetxe berria ireki zenetik barra eramateko estilo-modua, obsoletoa geratzen hari dela. Badirudi ezarri diguten eta onartu dugun krisi egoera berri honetan ez dela bideragarria lau lagunek Gaztetxearen zati bat den barra-taberna eramatea.
Zer egin aurrera begira?

Galdera sinple bezain irekia da. Hau eztabaidatzeko Gazte Asanbladak bilera berezi bat deitu du. Hitzordua ostegunean atsaldeko 18:00etan.
Bilera honetan ez da inondik inora barran egon direnen lana juzgatuko, irtenbide eta ideia berriak jaso eta hauen inguruan eztabaidatuko da, orain arte bezala jarraitzea ere aukeren artean egon daiteke. Bide batez diruzain berria izendatuko da.
Dudarik gabe etorkizunean Gaztetxearen funtzionamendu orokorrean eragin handia izan dezakeen eztabaida da, ez galdu Gaztelekua axola bazaizu!

00:00
00:00
Empty Playlist