Ernaiko bozeramaile Mikel Button inputatu dute, webgunearen auziaren harira

Ernaiko bozeramaile Mikel Button inputatu dute, webgunearen auziaren harira

Irungo Auzitegira joan beharko du deklaratzera Buttonek, Ernairen webguneko arduradun politikoa delakoan. “Terrorismoa goratzea” leporatzen dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak.

Xabier Lopez Peña euskal presoa zenaren argazki bat argitaratzearren eman zuten Ernairen webgunea ixteko behin-behineko agindua apirilaren 26an. Pertsona bat ere inputatu zuten, baina, webgunearen teknikaria zenez, inputazioa kendu eta arduradun politikoak identifikatzeko eskatu zuen epaileak. Orain, Button inputatu du, bera delakoan webgunearen ardura duena.

Espainiako Poliziak Nafarroan duen goi agintaritzak eta Lurraldeko Informazio Brigadak egindako ikerketa batean oinarrituta zegoen webgunea ixteko erabakia.

00:00
00:00
Empty Playlist